miércoles, 5 de febrero de 2014






Kaixo, gaurkoan errezeta goxo batekin gatoz. Bai, badakigu gai honetan kirola eta elikadura osasungarriari buruz ari garela baina, gure Txanelako liburuan Kleok esaten duen bezala "lantzean behineko gozo batek ez du inor mingosten".
Hemen usten dizuegu gaur gelan irakurgaietan irakurri duguna. Ea norbait animatzen den egitera!!! Kontatuko diguzue. Eta... ON EGIN!!!

Hola, hoy venimos con una rica receta. si, ya sabemos que en este tema estamos trabajando la importancia de comer saludablemente y hacer deporte, pero como dice Kleo en nuestro libro de Txanela "a nadie le amarga un dulce".
Aquí os dejamos una receta que hemos leído hoy mismo en nuestro libro de lectura. a ver si alguien se anima a hacerla. Ya nos contaréis. Y...BUEN PROVECHO!!!

ALMENDRA–ZOPA
Hauxe izan da, luzaroan, jende xumearen
Gabonetako postrea, Nafarroako Erriberan.

OSAGAIAK
1 L esne
100 g azukre
Kanela zotza
Zopakoa
Kanela hautsa
150 g almendra birrindu
150 g almendra xerra
Molde bat
Gurina
Aluminiozko papera
Azpil bat

NOLA EGIN
• Egosi 1 L esne, 100 g azukre eta kanela zotz
batekin.
• Irakiten hasten denean, sua itzali, bota ontzira
150 g almendra birrindu eta 150 g zopako, xerra
finetan ebakita.
• Piztu labea, jarri 125 °C-tan.
• Igurtzi moldea gurinaz eta jarri orearen
zati bat moldean, gainean almendra
birrindua, kanela hautsa eta azukrea
(aurretiaz nahasita), berriro orea,
gero kanela, etab., dena bukatu
arte.
• Itxi moldea aluminiozko paperarekin, eta sartu
labean. Eduki bertan hiru orduz; itzali eta utzi
moldea bertan, hoztu arte.
• Atera azpil batera, bota almendra eta
kanela, eta azukre errearekin apaindu.

4. MAILA

No hay comentarios:

Publicar un comentario